Robotika ikastaroak Gabonetako oporretan

ROBOTIKA ETA PROGRAMAZIO IKASTAROAK

Gabonetako oporretan ikastolak zabalik!

Martxan ditugu hainbat ikastolatan Robotika eta programazio ikastaroak, opor garaian ikastolan eskaintzen ari garen formazio saioak.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak dira Programazioa eta Robotika ikastaroetako hartzaileak. Egunero, lau orduko saioen bidez, jolasean eta robotak programatzen arituko dira opor garai honetan. Atzo adibidez, aurreneko eguna izanik, paperean agindu segidak idatziz, programazioaren oinarriak ikasten aritu ziren eta ondoren, Lightbot jokoan robota programatzen.

  

 

Opor garaian, irekita eta, gure ikastaroen aterpe  izango diren ikastolak hauexek:

  • Amurrioko Aresketa ikastola.
  • Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola.
  • Donostiako Herri Ametsa ikastola.
  • Lapuebla de Labarkako Assa ikastola.
  • Irurako Irura ikastola.
  • Anoetako Anoeta ikastola.
  • Oiongo San bIzente ikastola.
  • Usurbilgo Udarregi ikastola.
  • Altsasuko Iñigo Aritza ikastola.
  • Bilboko Urretxindorra ikastola.

Ikastola guzti hauetan, gure begirale eskolan (Aisiolan) formaturiko hezitzaileak daude Robotikako ezagupenak bideratzen, gehienak ikasketa teknikoetako (ingenieritzak...) ikasleak egun.