Hezitzaileen barne formazioa

Atzo "Joko eta Jolasen" inguruko barne formazioa izan genuen Durangon. 

Gustura aritu ginen hainbat gairen inguruan haurnartzen eta jolasten, zelan ez.

Jolasaren gizarte balioaz aritu ginen, kulturaren transmisiorako zelako tresna garrantzitsua den ikusten eta jolasetik-jokora dagoen ibilbidea ezagutzen. Ezagutzeaz gain, formazioaren hasieran, jolas eta jokoak ere praktikatu genituen, kontzientzia hartze bat bideratzeko formazioaren hasieratik beretik.

Formazio saioan, orain arte, gure Aisiola Begirale Eskolako bloke hori eman izan duten hezitzaileak izan genituen. Bloke horretako, Joko eta Jolas blokeko, edukiak berritzeko erronkari heldu diogu aurten eta horren lanketan murgildu ginen atzo arratsaldez Durangon.