IRLANDAko egonaldi kulturalak udan

Atzo, Oiongo San Bizente ikastolan egon ginen IRLANDAKO EGONALDI KULTURALAK aurkezten.

Urtero legez, gure udako aisialdi eskaintzan egonaldirik luzeena (hilabete oso bat) duen egitasmoa ATZERRIKO EGONALDIENA izaten da. Irlandan burutu izan ditugu egonaldi hauek historikoki, bi herrialdeen arteko hurbiltasuna hainbat elementuk egiten baitute.  Guk gaelikoa bezalako, hizkuntza gutxitu bateko eskolen sarea baliatu dugu elkarlanerako kide moduan. 

Aurtengo ikasturterako, 2018ko udarako alegia, aldaketa batzuk prestatzen ari gara, adibidez IRAUPENA. Bai Irlandako familiek eta bai hemengoek eskatuta, 3 asteko egonaldiaren aukera ere lantzen ari gara.

Oiongo ikastolak hala eskatuta joan ginen atzokoan Errioxa aldera, dagoeneko euren seme-alaben uda antolatzen ari baitira bertako gurasoak.

Jakin, martxoan etorriko dela eskaintza zehatza, udako sskuorriarekin batera, baina aurrez bestelako informaziorik nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: enjoy@ehi.ikastola.eus

 

 

 

 

 

Txanda: