Begirale ikastaro gehienak martxan

Ostiralean  izan genuen Begirale Ikastaroen irekiera handiena.

Ikasturte honetan bi irekiera aldi izango ditugu: alde batetik, orain urria/azaroan hasiko dira Batxi 2ko ikasleen taldeak, bestetik, 2018ko urtarrilean hasiko dira Batxi 1.eko ikasleen taldeak. Aurrenekoa ikasturte batean burutuko da eta bestea, ikastaro luzeagoa izango da, ikasturte  bat eta erdian burutuko dena.

Ostiralean Amezketan, Gernikako Seber Altube ikastolan, Sopelako Ander Deuna ikastolan, Tolosako Inmakulada ikastolan eta Bergarako Aranzadi ikastolan hasi genituen ikastaroak. Bestetik, ikastaroak hasita daude Andoaingo Aita Larramendi ikastolan eta Tolosako Inmakulada ikastolan, asteazkenetako taldean. *Tolosan ere 2 ikastaro daude martxan, asteazkenetan bata, ostiraletan bestea.

 

  

Goiko argazkietan ikusten den moduan, ikastaro hauen formatua anitza izango da. Eremu ez-formaleko formazioa den  neurrian, teknika eta metodologiak gela barruko jardunetik desberdinak izango dira, sarritan. Amezketan adibidez, kalera atera ginen dinamika bat burutzen eta herriko gaztetxoak ere ikusle izan genituen. Aldiro aldiro, dinamiken berezitasunagatik kanpo espazioak baliatu behar izango dira, beraz ikastaroak burutzen diren herrietan gure presentzia nabarmena izango da.

Nafarroan bi talde ikasturte honetan

Bestetik, ikasturte honetan Nafarroan gure lehen begirale promozioa formatuko dugu. Eremu ez-formalean euskaraz aritzeko formatuko den harrobi hori ardatza izango da biharko Nafarroan, aisialdia euskaraz planifikatzeko ez da aitzakiarik beharko. Sortuko ditugun ikastaroen dimentsioa  nabarituko da.

Aurreneko urtean gainera, 2 ikastaro izango ditugu. Bata azaroaren bukaeran hasiko da eta bestea (Batx1ekoena) 2018ko urtarrilean. Ikastaro hauen berri ere joango gara ematen. Ikastaro  biak Paz de Ziganda ikastolan izango dira.

Ikastaro  berrien izen ematea bukatzen

2018an hasiko diren ikastaroen izen ematea ixtear dugu. Jakin honako ikastolatan martxan jarri dugula izen ematea:

- Laudio ikastola.

- Kirikiño ikastola.

- Urretxindorra ikastola.

- Ibaizabal ikastola.

- Asti-Leku ikastola

- Oteitza Lizeoa.

Oraindik matrikula egin ez baduzu eta asmoa izanez gero, hementxe aukera: MATRIKULATU BEGIRALE IKASTAROAN.