Amaitu dira udaleku eta egonaldiak

Amaitu dira udaleku eta egonaldi guztiak. Poz eta negar malko artean itzuli dira haur eta gazteak euren etxeetara. 

Azken udalekua ELKARREKILAN ZUBEROAN izan da. Irabarnen astebete eman ostean, uztailaren 28an agurtu ziren lagun berriak. Hunkigarria izan zen agurren unea:

 

 

Euskal Herriko 7 lurraldeetako haurrak elkarrekin egon dira Maule alboko Irabarne herrian. Aterpetxea toki paregabe batean dago, horren adibide gazteek euren kabuz sortu duten koba edo gordelekua. Porlanezko blokeak hartu eta arbola honen azpian etxola bat eraiki zuten... Azken egunean, zelan ez, berau desmuntatzen pasa zuten goiza.

 

  

Hona hemen iparralde eta hegoaldeko haurren agurra:

 

Bestetik, asteon bukatu da Irlandako egonaldia. Galway inguruan pasa dute hilabete Euskal Herritik joandako gazteek. Bertako familietan hilabete murgiltze bat egin dute bertako kultura gehiago ezagutuz eta hango, bertako, gazteekin elkarbizitzen. Nola ez, bitarteko hizkuntza ingelesa izan dute beraz, ingelesaren erabileran ere aurrerapauso nabarmekin itzuli dira etxera.

 

 

 

 

Txanda: