Asteburuko udaleku itxierak

Asteburuan itxi dira udaleku gehienak. Une honetan, martxan dugun udaleku bakarra ELKARREKILAN ZUBEROAN udalekua da, iparralde eta hegoaldeko gazteen topaleku bihurtzen den udalekua.

Bestetik, asteburu honetan itxi ditugu gainontzeko udalekuak.

 

Amaiurren eman zitzaion bukaera UDALEKU IBILTARIAri. Irunen hasi eta Amaiurren bukatu zen abentura, oinez igaro ondoren Euskal Herriko paraje eder batzuk; Bidasoa bailara, Bortziriak, Baztan...

  

Bestetik, Ingeles Udalekuen amaierak ere asteburuan izan dira. Euskal Herriko kostaldean kokaturik izaten ditugu Ingeles Udalekuak, Sopelana, Zarautz eta Bermeon, hain zuzen ere.

Arabar Errioxako Lapuebla de Labarka herrian izan ohi dugun EUSKHARA MUGARA udalekua ere arrakasta handiz amaitu da. Hona hemen hezitzaile eta gateek herriari oparitu dioten irudi edo hormairudi bitxia:

Zarautzen ere izan dugun SURF UDALEKUAK bere azken egunak izan ditu asteburuan. Ederra izan da surfa eta surf kulturan oinarritutako udalekua.

 Beti esan izan dugun moduan, gure ardatza hezitzaileak dira, beren lanari esker janzten ditugu kolorez udalekuak. 

 

Txanda: