UDALEKU IBILTARIA 2017 2.KRONIKA

Egun gogor batzuk igaro ondoren, hemen nauzue berriz kontrabandisten sare berri honi buruzko nire ikerketen berri emateko.

Lesakan gaua pasa ondoren, beraien traste guztiak hartu eta badakit Arantzan bazkaltzen aritu zirela, ondoren Sunbillako kanpinean lo egiteko. Nahiz eta hasieran arazo asko izan zituzten kanpin dendak muntatzeko, azkenerako primeran geratu zitzaien kanpamendua, euri zaparrada handiak jasateko moduan.

Hurrengo egunean, Mendaur inguruetako artzaiek ikusi zituzten motxilak aldean hartuta aldapa gogorrei aurre egin nahian. Hauek bai neska-mutil indartsuak, Sunbillan hasi eta Mendaur tontorreraino!!! ikusten da proiektu berri honetarako bikain preparatuak etorri direla. Egun osoko lan eguna izan zutela eta hurrengo egunean merezitako deskantso eguna izango dutela iritsi da nire belarrietara. Bidean jarraitu nahi badute, beharrezkoa izango dute atseden pixkat hartzea, bestela beraien helburua dena izanda ere, zaila izango zaie iristea.

Gero eta informazio gehiago, gero eta zalantza gehiago sortzen zaizkit beraien helburuen inguruan. Zein motatako merkantzia garraiatzen ari dira? Noren babesa dute horren ongi antolatzeko?

Hurrengo egunetan saiatuko naiz duda guzti hauek argitzen eta zuei erantzunak ematen.

Bitartean... Gaiztoak izan!!!

 

Txanda: