UDALEKU IBILTARIA 2017 1.KRONIKA

Kaixo lagunok,

      Berri fresko eta interesgarriekin natorkizue. Baino lehenik eta behin nire burua aurkeztu behar dizuet. Jakingo duzuen moduan, Baztan eta Bortziriak beti izan dira kontrabandisten lurralde kuttunak eta oraindik ere bagara antzinako ofizio hori baliatzen dugunok bizimodua aurrera eramateko. Imaginatuko duzuen bezala, ezin dizuet nire benetako izena esan, baino zuen aurrean "OTTO" bezala aurkezten natzaizue.

      Lehen aipatu bezala, baditut hainbat berri zuei kontatzeko. Badirudi kontrabandisten sare berri bat eratzen ari dela, baina oraingo honetan ez dira gauez aritzen, egun argiz baizik. Igandean Irunean hasi eta Beraraino joan ziren, Bidasoa ibaiak eskaintzen duen ibilbide ikaragarria aprobetxatuz. Egiten zuen bero izugarriari aurre egin nahirik, arratsaldea ibaian bainatzeko baliatu zuten.

      Aurreko eguneko nekearekin nahiko ez, eta atzo berriz ere martxan aritu ziren, Beran hasi eta kaxkoz-kaxko Lesakaraino iritsi ziren. Arratsaldea, herriaz gozatzeko erabili zuten, Lesakako kondairak eta istorioak ezagutuz herritarren laguntzarekin, bejon diela!!!

      Badirudi ondo antolatutako sarea dela, izan ere, Igandean Berako ikastolan egin zuten lo eta atzo berriz Lesakakoan. Hauek bai azpiegiturak eta ez gu ibiltzen ginen garaietakoak!!!

      Laister izango duzue nire berri, bitartean gaiztoak izan!!!

Txanda: