LABARKA 3.TXANDA Uztailak 16 - Igandean

Kaixo Familia!

Azkeneko txanpari hasiera eman diogu gaur eta Euskal Herriko toki desberdinetako jendea elkartu gara Labarkako udalekuetan.

Arratsaldea elkar ezagutzeko aprobetxatu dugu jolas desberdinen bidez. Goxo-goxo lo egiteko ohea prestatu eta gero askaria jan dugu indarrak hartzea beharrezkoa geneukalako izen berri asko ikasi ahal izateko.

Eta egunari amaiera emateko, ikastolako zelaian izarren babespean jolastu dugu.

Momentuz hau izan da dena,

Laister arte!

Txanda: