Programazio eta Robotika udaleku irekiak bukatu dira

Bost egun iraun dute Robotika eta Programazio Udaleku irekiek, goizeko ordutegian.

Gipuzkoa eta Nafarroako ikastola desberdinetatik etorritako hamar ikasle izan ditugu gurekin, egunez egun. Gaiaren inguruan zuten ezagutza maila nahiko antzekoa izan da eta horrek taldean erraz moldatzea ekarri du.

Programazioaren hastapenak Lightbot jokoarekin ezagutu zituzten, robot txiki batek egin beharreko bidea osatzeko aginduak emanez. Code.org aplikazioaren bidez blokekako programazioarekin hasi ziren, programazio errealera gehiago hurbilduz. Ondoren Scratch ezagutu eta programazioan sakontzeko aukera izan zuten.

   

Programazioaren oinarriak barneraturik, mBot izeneko robota hutsetik muntatu zuten eta aurreko egunetan ikasitako programazioa aplikatu zioten hainbat proba gainditzeko: Robotak lurrean marra beltz bat sumatu eta ez gainditzea, paretak ez jotzea, argien bidez polizi-autoen itxura ematea...

  

Egun horietan lortutako esperientziaz baliaturik, azken egunean roboten arteko sumo borroka bat prestatu genuen. Gazteek borrokarako estrategiak pentsatu eta horietan kode moduan jarriz programatu zituzten robotak, beraien artean automatikoki borrokatzeko! Harrigarria da gazte hauek hutsetik hasita, egun gutxitan izaten dituzten ideiak eta lortzen dituzten emaitzak ikustea.


   

Txanda: