Udaleku ibiltaria

Uztailean astebetez, Bidasoa ibaian gora garatzen den egitasmoa da. Mendiaz eta naturaz gozatuz, inguruko errealitate historikoaren ezagutza lantzea da proiektu honen helburu nagusia.

Bidasoa ibaia iparraldearen eta hegoaldearen arteko mugatzat ikusi den arren, Bidasoa bailarako herritarrek eta Pirinioko beste aldekoek harreman estua dute, egun ere. Irunen hasi eta Amaiurren bukatuko den udaleku ibiltari honek ikasleei Euskal Herriko txoko honetako ezaugarriak ezagutzeko aukera emango die: Kontrabandisten historia, ganadu trukaketa, “Comète” sarea, Amaiurreko gaztelua …  Mendizaletasuna, ezagutza berriak, adiskide berriak … naturan gozatuz!

Herriz herri mendi txangoak herri bakoitzak dituen ezaugarrien azalpenekin. Joku eta jarduera desberdinen bitartez, orientazioa, mapen interpretazioa, inguruko pasarte historikoen azalpenak …

Ertorri udalekuetara mendiez gozatzera!