Matrikula fitxa

Ordainketa aldi bakarrean egin behar da:
- Ingeles udalekuak, Surf udalekua, Gazte Egonaldiak, Mendia eta Pilota udalekuak, Itsasoa eta Kultura udalekuak eta Euskara Mugara udalekuetan izena emateko: maiatzaren 8a baino lehenago egin behar da.

Fitxa honekin batera, ordainketaren agiria eta argazki bat bidali behar dizkiguzue Ikastolen Elkartera. Ordainketa agirian haurraren izen-abizenak eta udalekuaren izena agertu beharko dira eta bertan agertzen den data zuen inskripzio data izango da. Eskaera kopurua gehiegizkoa bada, onarpenak ordainketa dataren arabera egingo dira, beti ere ikastola federatuetako ikasleek beste guztiekiko preferentzia izango dutelarik apirilaren 5a arte; data honetatik aurrera izen ematea guztiontzat zabalduko da. Udalekuetara joateko tokirik gabe geldituz gero, ordaindutakoa itzuli egingo zaizue.

Haurrak edozein gaixotasun edo alergia izanez gero, honi buruzko informazio zehatz guztia ere helarazi egin beharko diguzue. Hezitzaileentzat baliagarria izan daitekeen edozein informazio gehigarri ere ematea eskertuko genizueke.