La Puebla de Labarca

PDF icon Matrikulazio fitxa euskarazPDF icon Ficha de matriculación en castellanoPDF icon Fiche d'inscription en français

Ikasleek, Euskal Herriko hegoaldeko txoko zoragarri honetan,Lapuebla de Labarcan, naturaz, mahastiez, olibondoez, inguruko mendiez eta Assa ikastolak zein herriak eskainiko dizkigun baliabideez gozatzeko aukera paregabea izango dute. Mendi irteera, orientazio, iluntasun, bertikaltasun eta pilota modalitate desberdinetako jolas eta jokoak bizi eta eraldatuko dituzte. Eta noski, tailerrak, gaubelak eta igerilekua ere ez dira faltako!!!


HELBURUAK

  • Norbere ezagutza zein autonomia indartzea.
  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea.
  • Euskara ondo pasatzearekin, jolas eta jokoekin, kulturarekin eta naturarekin lotuz, erabileran eragitea.
  • Aisialdi eredu parte hartzailea bideratzea.
  • Jolasaren, kulturaren eta naturaren bidez, aurrez aurreko komunikazioa eta talde harremana indartzea.
  • Naturak zein mendiak (Orientazioa, bertikaltasuna, iluntasuna)eskaintzen dizkigun hainbat jolas eta joko bizitzea eta sustatzea.
  • Hainbat pilota modalitate bizitzea eta sustatzea.
  • Bakarka zein taldeka, ondo pasatuz, gure hainbat adierazpen kultural bizi eta ezagutzea eta berriak sortzea.
  • Araba Errioxako espazio naturalak, herriak, pertsonak eta adierazpen kulturalak bizitzea eta ezagutzea.
  • Araba Errioxako egoera soziolinguistikoa sentituz, biziz, norberaren euskararekiko harremana indartzea.

JARDUERAK

  • Mendia;
    • Orientazioarekin, iluntasunarekin eta bertikaltasunarekin lotura duten jolas eta jokoak  herrian bertan eta inguruko zelai eta mahastietan.
    • Mendi irteera.
    • Eskalada egiteko irteera
  • Pilota jokamolde desberdinak jolas eta jokoen bidez.
  • Tailerrak.
  • Gaubelak.
    • Gauez, irteerak eta jolasak ikastolatik kanpo.
  • Igerilekua.

 

Matrikulazio data: 
2018, Martxoa 1-tik 2018, Maiatza 11-ra
Ikastola federatuetako ikasleentzako prezioa: 
240 euro
Ikastola ez federatuetako ikasleentzako prezioa: 
265 euro

Txandak

Hasierara itzuli
2018/06/23-tik 2018/06/28-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

María Cruz Sáenz Díaz, 3
01306 Lapuebla de Labarca 
(ARABA)

La Puebla de Labarca (Assa Ikastola)

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Astebetez Oionen gozatu ostean, etxera bueltatzeko eguna iritsi zen atzo. Hemen dituzue egonaldiko argazkiak ikusgai bertan bizitakoa gogoratzeko.
ESKERRIK ASKO GUZTIOI, PLAZER BAT!

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik