Kalitate politika

aisiola eskola

ASIOLAK  duen Kalitate Politika  bere ZIBean du iturburua.

Horrela dio gure Xedearen atal batek: “IKAS KULTUR ELKARTEA (IKE) AISIOLA Euskal Herriko Ikastolen elkartearen Aisialdi Eskola da, hau da, aisialdiko Begirale eta Zuzendarien formaziorako eskola. IKE AISIOLA euskal izaera duen elkartea da, haur eta gazteentzako aisia hezitzailea sustatzeko lanean  diharduena, euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa landuz eta ekologiaren funtsezko balioak transmitituz. Halaber, ISO 9001 kalitate ziurtagiriak ezarritako eskakizunak betetzeko konpromiso sendoa duen erakundea da IKE.

Eta, era berean, horrela aipatzen da gure IKUSMIRAN:

IKE AISIOLAren asmoa, euskara eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak direla ulertuta eta jolasa nahiz sormena ikasteko eta garatzeko  berariazko tresnatzat hartuz, eremu ez-formalari eta informalari zuzendutako kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzen duen eskola izatea da.

Gure ikasleek etorkizunean lan-munduan erantzunkizunez, autonomiaz eta arduraz jarduteko gaitasuna lortzeko egiten dugun lan.

Horretarako ondo prestatutako formatzaileak dauzkagu eduki berritzaile eta gaurkotuekin, metodologia dinamikoekin eta baliabide anitz bezain aberatsekin lan egiten dutenak.

BALIOAK

  • Aisialdi euskalduna, hezitzailea, eraikitzailea eta eraldatzailea sustatzea.
  • Ekologia. Ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko ardura izatea.
  • Aniztasuna aberastasuna dela ulertu eta guztientzat aukera-berdintasuna; bilatzea, sexu, genero, sexualitate, etnia, erlijio, ideia, pentsamendu sozio-politiko, gaitasun eta trebetasun, kultura, familia-egitura, jatorri, fisiko,...dena delakoa  izanik ere.
  • Elkarlanerako jarrera parte-hartzailea izatea.
  • Pertsonen garapen integrala lortzeko, jolasa eta sormenaren garrantziaz jabetzea.
  • Euskal gizartearen garapenenean gabiltzan mugimendu sozialaren parte izatea.
  • Euskal komunitatearekin konprometitutako lan-taldea izatea.
  • Kooperazioa, elkar-laguntza eta elkarlana medio, Euskal Herriko hainbat ikastolen eta udalen arteko harreman sarea osatua izatea.
  • Esperientziadun eta kualifikatutako lan-talde baten gidaritza eta koordinazioa.

Gure ZIBa bi urtetan behin berrikusten da eta AISIOLAko pertsona guztiek parte hartzen dute prozesu honetan. Gure ZIBetik zuzenean sortzen da gure Estrategia, 3-4 urteetako Plan Estrategiko batean gauzatzen dena. Estrategia hau urtero desplegatzen da Kudeaketa Planaren bitartez eta urtean behin ebaluatzen da, azken Plan honi Zuzendaritza Taldeak egiten dion berrikusketari esker.  Aldi berean, Kudeaketa Plana Aisiolak dituen prozesuen bitartez burutuko da. Azken finean, prozesuak dira gure Estrategiak dituen helburuak beteko direla ziurtatzen duten berme nagusiak.

Data: 2019ko iraila | Berrikusketa zkia: 1