Albisteak

Aurten ere udaleku eskaintza oparoa izan dugu udarako, eta jada bertan daude. Taldeak antolatuta ditugu eta azken prestaketak baino ez dira falta, beste urte batez, egonaldi zoragarriez gozatzeko.

LH5 eta LH6. mailetako ikasleetzat, programazioa eta robotikaren inguruko udaleku irekiak ditugu. Uztailaren 26tik 30era Donostiako Tabakalera egoitzan. 

ANIMATU ETA IZENA EMAN.

Hemen duzue informazio gehiago

Udaleku batzuetan izen emateko aukera dago. Plaza libreak dauden udalekuak zeintzuk diren jakiteko eta matrikulatu ahal izateko, deitu 943369637 telefonora edo idatzi aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidera.

 

Hauek dira beteta dauden txandak:

- Udaleku ibiltaria         - Surf udalekuetako 1. eta 2. txandak          -Itsasoa eta kultura 2. txanda            -Elkarrekilan Zuberoan.

Hauek dira oraindik betetzeke dauden udalekuak:

Eguraldi bikaina eta giro ederra, joan den astean Eguzkibegi Ikastolako ikasleekin egindako irteeran. 

Udaleku hauetan AZKEN PLAZAK baino ez dira gelditzen. Azkar ibili eta ez galdu aukera izena emateko.

Surf udalekuetako 1. eta 2. txandak bete dira. Bigarren eta hirugarren txandetan tokia dago oraindik. Animatu gurekin surfeatzera!

Uztailean astebetez, Bidasoa ibaian gora garatzen den egitasmoa da. Mendiaz eta naturaz gozatuz, inguruko errealitate historikoaren ezagutza lantzea da proiektu honen helburu nagusia.

Bi hamabostalditan zehar, Zarautz, Bermeo eta Sopelan garatzen den egitasmoa da. Udalekuetan, txangoak ezagutza jolasak, uretako kirolak eta beste hainbat ekintza egingo ditugu, guztiak ingelesez, hizkuntza honetan komunikatzeko gaitasuna lantzeko helburuarekin.

Orriak