Albisteak

Gaur atseden eguna izan dugu, Irrisarri Land-en. Hala ere jardueraz beteta egon da gure eguna! Goizean arbolismoa egiten eta tirolinetan ibili gara. Hasieran batzuk beldurtuta egon gara, baina berehala animatu gara eta izugarri gozatu dugu!

Laugarren egun honetan mendi igoera egin dugu. Mendaur mendira igo gara, hemendik oso gertu dago. Hasieran bero handia egingo zuela iragarrita zegoen, eta, horregatik ondo prestatu gara igoera egiteko: ur sarri, biserak, eguzkitako krema...

Hirugarren eguna da eta bidean aurrera jarraitzen dugu.

Gaur eguraldi ederra izan dugu eta ibilaldia ere ederra izan da. Goizeko 10etan Lesakako Ikastolatik abiatu gara eta Igantziraino heldu gara. Itzela bertako frontoia! Ondo baino hobeto aprobetxatu dugu!

Euripean igaro dugu bigarren eguna! Goizean esnatu eta dena blai egon da, baina ez diogu beldurrik euriari!

Txubaskeroak jantzi, dena jaso eta, apur bat atertu duenean, Beratik Lesakarantz abiatu gara.

Hasi da 2018.urteko Udaleku Ibiltaria. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako 29 gazte Irunetik abiatu dira Bidasoan gora Amaiurrera iristeko asmoarekin

Martxan gaude dagoeneko. Hasiera eman diogu aurtengo Udaleku Ibiltariari eta Bidasoan gora goaz gure azken helmugaren bila, AMAIUR.

Asteburuan itxi ditugu 2017ko Udako Eskaintzako udaleku gehienak. Pozarren agurtu ditugu guraso eta gazteak.

Kaixo,

Ezin izan dut beste egun bat itxoin zuengana zuzentzeko, berri interesgarri eta mamitsuekin natorkizue. Gure gazteak beraien bidean tinko darraite, despasito baino gogotsu. Egunak arintsu jarraitu ala, denen artean elkartasun gehiago nabari da azken eguna dela jakitean.

Egun gogor batzuk igaro ondoren, hemen nauzue berriz kontrabandisten sare berri honi buruzko nire ikerketen berri emateko.