Albisteak

Kaixo denoi! Jada surfero bikainak bihurtu gada udalekuetan. Orain gure teknika hobetzeko saioetan gabiltza eta biharko azken saioan dena emango dugu. Oso gustura gaude eta bukatzeko pena hadiz.

Sopelako bigarren txandako surfistak jada gogo biziz ikasten ari gara. Oso gustura gaude eta jada lehen klaseak izan ditugu skatearekin eta surfarekin. Gehiagorako gogoz gaude!! Argazkiak gustatuko zaizkizuela espero dugu!

Gure abentura azken txanpan sartu da. Surfean jada artista hutsak gara. Skatean ere nahiko trebeak garela esango dugu baina bihar ere bi jarduera hauek hobetzeko azken eguna dugu. Guazen gozatzera!

Surf udalekuak hasi dira!! Oso ondo ari gara pasatzen surf taulekin eta skatekin gure familia txikia hobeto ezagutzen. Dagoeneko hirugarren eguna eta egunak aurrera doazen heinean surflari eta skater hobeak gara!!

Gabon!

Badoaz egunak aurrera eta bagoaz bukaerara iristen... hala ere egunak topera aprobetxatzen gabiltza! 

Atzoko egun eguzkitsua aprobetxatuz Getariara ibilbidea egin genuen, mahasti artetik joan eta itsasertzetik bueltatu ginen Zarautzera. Primeran pasatu genuen bertako hondartzan bainatzen eta herria bisitatzen!

Gabon familia! 

Asteartea amaitzear gaude eta nahiz eta oraindik egun gutxi daramatzagun, hainbat ekintza ezberdin egin ditugu dagoeneko!  

Hasteko, igandean aurkezpen jolas batzuen ostean, hondartzara hurbildu eta bainu bat hartzera animatu ginen. Ura fresko zegoen, baina denok ausartu ginen sartzera!

Egun on!

Bukaera eman genion atzo 3.txandari eta hemen duzue amaieran ikusitako bideoaren esteka etxeetan ere ikus dezazuen:

https://drive.google.com/file/d/13NJeRVi5HkM0gKZW44Aj-8JirG8-o8mV/view?u...

Primeran pasa uda!

Gabon!

Badoaz egunak aurrera eta hau bukaerara iristen dabil... hala ere egunak topera aprobetxatzen gabiltza! 

Atzo hondartzan eman genuen eguna, goizean surfeatzen eta arratsaldean jolas eta erronka berriak probatzen. Gustora ibili ginen hare eta ur artean! 

Gabon familia! 

Primeran gabiltza Zarautzen!

Esan bezala, hemen uzten dizuegu egindako azken bideoa.

Primerako uda pasa!

Orriak