Albisteak

Gabon!

Badoaz egunak aurrera eta bagoaz bukaerara iristen... hala ere egunak topera aprobetxatzen gabiltza! 

Atzoko egun eguzkitsua aprobetxatuz Getariara ibilbidea egin genuen, mahasti artetik joan eta itsasertzetik bueltatu ginen Zarautzera. Primeran pasatu genuen bertako hondartzan bainatzen eta herria bisitatzen!

Gabon familia! 

Asteartea amaitzear gaude eta nahiz eta oraindik egun gutxi daramatzagun, hainbat ekintza ezberdin egin ditugu dagoeneko!  

Hasteko, igandean aurkezpen jolas batzuen ostean, hondartzara hurbildu eta bainu bat hartzera animatu ginen. Ura fresko zegoen, baina denok ausartu ginen sartzera!