Albisteak

Esan bezala, hemen uzten dizuegu egindako azken bideoa.

Primerako uda pasa!

Gabon!

Badoaz egunak aurrera eta bagoaz bukaerara iristen... hala ere egunak topera aprobetxatzen gabiltza! 

Kaixo lagunak!

Paseo polita eman dugu Zarautzetik hasi eta Getariara iritsi arte. Bertako hondartzan pasatu dugu gaurko eguna uretan jolasak eginez, arroketatik ibiliz, karramarroak hartuz... Hainbat kaio ere lagun izan ditugu. A zelako barrek egin ditugun beraiekin!

Bihar berriz hartuko dugu surfa gogoz!

Laster arte!

Gabon familia! 

Asteartea amaitzear gaude eta nahiz eta oraindik egun gutxi daramatzagun, hainbat ekintza ezberdin egin ditugu dagoeneko!  

Hasteko, igandean hondartzara hurbildu eta bainu bat hartzera animatu ginen. Ura fresko zegoen, baina denok ausartu ginen sartzera!