LEKITTO

Lekeition eta inguruan urak eta itsasoak kostaldean, pertsonengan, komunikazioan eta kulturan izan duten eragina biziko dute ikasleek; itsas munduaren jatorria ezagutuko, sentituko dute itsasoan bideratuko diren ur jolas, joko eta jardueren bidez.

HELBURUAK

  • Norbere ezagutza indartu autonomia bideratuz.
  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea.
  • Euskara jolasarekin, gure jolas eta jokoekin eta naturarekin lotuz, erabileran eragitea.
  • Herri euskaldun batean murgilduz, euskararekiko harremana era naturalean barneratzea.
  • Aisialdi eredu parte hartzailea bideratuz, pertsona parte hartzaileak heztea.
  • Jolasaren, gure jolas eta jokoen eta naturaren bidez, aurrez aurreko komunikazioa indartzea.
  • Talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldeka, ondo pasatuz, gure hainbat adierazpen kultural bizi eta ezagutzea eta berriak sortzea.
  • Euskal kosta, itsasoa, errekak eta ibaiak ezagutu.
  • Historian zehar Euskal Herriarentzat Itsasoak zein kostaldeak izan duten garrantzia azpimarratu.
  • Ur eremuaren, herriaren eta inguruaren ezagutza eta honekiko errespetua bereganatzea.
  • Naturak eskaintzen dituen aukerak ezagutu, baliatu eta hauek praktikara eramateko behar diren baliabide eta segurtasun neurriak ezagutu.
  • Udalekuan zehar, haurrek, higiene, elikatze eta ardura ohiturak era osasuntsuan barneratzea.

JARDUERAK

  • Museoetara bisitak
  • Bertako arrantzale eta artisauekin harremana
  • Arraunketa
  • Piragua
  • SUP
  • Surfa
  • Korapilo tailerrak
  • Irteerak (inguruko mendietara, irlara...)
  • Uretako jolas eta jokoak
  • Bestelako eskulan tailerrak
  • Gaubelak
Matrikulazio data: 
2017, Martxoa 1-tik 2017, Maiatza 17-ra
Ikastola federatuetako ikasleentzako prezioa: 
370 euro
Ikastola ez federatuetako ikasleentzako prezioa: 
385 euro

Txandak

Hasierara itzuli
2017/06/25-tik 2017/07/01-ra
2017/07/02-tik 2017/07/08-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

 

Azkue Ikastola (Atea Kalea, Lekeitio, Bizkaia)

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Asteburuan itxi ditugu 2017ko Udako Eskaintzako udaleku gehienak. Pozarren agurtu ditugu guraso eta gazteak.

Udalekuaren bigarren txanda, giro ezin hobean gaur bukatu da. Bideo muntai honetan, astean zehar bizitako momentu batzuk dituzue! Gozatuuuuu!!!

Jada asteazkenean gaude eta ikasleak izugarri gozatzen ari dira!!!