IPARRALDEKO ETA HEGOALDEKO TOPAKETAK ITXITA

Lurraldeen arteko zubia izan nahi du egonaldi honek. Horretarako, Baionan elkartuko ditugu iparraldeko eta hegoaldeko ikasleak, astebetez. Hezitzaileak ere erdiak iparraldekoak eta erdiak hegoaldekoak izango dira. Harremanak sustatzeaz gain, Baionako baliabide kultural eta naturalak ezagutarazteko baliatuko da egonaldia.

Hona hemen ezagutuko dituzten alderdi batzuk:

  • Baionako auzoetatik txangoak.
  • Baiona eta txokolatearen sarrera Euskal Herrira.
  • Euskalki desberdinen arteko ezagutza jolasak.
  • Kultura urbanoan oinarritutako dinamika desberdinak: skate parkea…
  • Aisialdia eta bertako sormen kulturala: Baionako gaztetxean film emanaldia, bertako musika taldeen bisita…
  • Hondartza: Baionako barra.

  

 

Matrikulazio data: 
2019, Martxoa 1-tik 2019, Maiatza 10-ra
Ikastola federatuetako ikasleentzako prezioa: 
260 euro
Ikastola ez federatuetako ikasleentzako prezioa: 
295 euro

Txandak

Hasierara itzuli
2019/07/14-tik 2019/07/19-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

 

 

Baiona (Lapurdi) Bernat Etxepare Lizeoa

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Gabon elkarrekilan zaleok!!!

Igandean eman genion hasiera aurtengo elkarrekilan ipar -hego topaketen bigarren txandari, eta ekuadorrera heltzera goazen honetan biziki huntsa pasatzen ari garela esan dezakegu. 

Asteburuan itxi ditugu 2017ko Udako Eskaintzako udaleku gehienak. Pozarren agurtu ditugu guraso eta gazteak.

Udalekuen ekuatorera iritsi gara, hiru egun hauetan Euskal Herri osotik etorri diren gazteek elkar ezagutzeko aukera izan dute eta gogoz daude datozen egunetan egingo diren ekintzetan parte-hartzeko.