INGELES UDALEKUAK 10-14 urte

Bi hamabostalditan zehar kostaldeko hiru herri ezberdinetan garatzen den egitasmoa da. Udalekuetako jardunaz gain, proiektu honen berezitasuna goizetako ingeles “club”-ak dira (astean zehar), proiektu ezberdinak egingo dituzte ingeles hizkuntzaren lanketarako.

HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.
  • Jolasaren bidez aurrez-aurreko komunikazioan eragitea.
  • Jolasaren bidez talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.
  • Atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea. 

JARDUERAK

  • Goizetako “Club”-ak: Taldeka ingelesa lantzeko proiektuak garatuko dituzte. Irrati saioa, aldizkaria, galdera frogak, jaialdia…
  • Arratsalde eta asteburuan: Aisialdi esparruan kokatzen diren txangoak, ur-kirolak, tailerrak…

 

*Taula hau gutxi gora beherako eredu bat da, ez da aurtengo behin betiko programazioa

IZEN EMATEA

Epea martxoatren 2an irekiko da eta maiatzaren 8an itxiko. Eskaera kopurua gehiegizkoa bada, onarpenak ordainketa dataren arabera egingo dira, beti ere ikastola federatuetako ikasleek beste guztiekiko preferentzia izango dutelarik apirilaren 5a arte; data honetatik aurrera izen ematea guztiontzat zabalduko da. Udalekuetara joateko tokirik gabe geldituz gero , ordaindutakoa itzuli egingo zaizue.

Egonaldiak

Hasierara itzuli