GAZTE EGONALDIAK

2007ko udan jarri zen abian Gazte Egonaldiak proiektua.

Orduko esperientzia kontuan izanik, urtero euskara sustatzeko egonaldiak errepikatu dira. Gozamen iturri diren ekintzez beterik egongo dira Gazte Egonaldiak.

Euskal Herriko errealitate soziokultural eta soziolinguistikoa kontuan hartuko duen ikuspegitik antolatuko dira Gazte Egonaldiak. Euskararen motibazioan eta erabileran eragingo duten egonaldiek ikus-entzunezkoen mundua izango dute tresnatzat.


HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdi autonomoa izan dezaten heztea.
  • Aisialdian ondo pasatuz zaletasun berrietara hurbiltzea.
  • Euskara eremu ludikora gerturatuz, aisialdian erabili dezaten, erabileran eragitea.
  • Egoera ludikoen bidez, aurrez-aurreko komunikazioa indartzea
  • Talde lanean sormen lanak burutzea.
  • Gazte taldeari euskarazko erreferenteak eskaintzea, adibidez euskal musika.
  • Arantza eta Bortzirietako inguruak, pertsonak eta adierazpen kulturalak bizitzea
  • Arantza eta Bortzirietako egoera soziolinguistikoa sentituz eta norberak berearekin konparatuz, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaz kontziente izatea.

JARDUERAK

Laburmetraiak sortu (hasierako fasetik bukaerara gazteak izango dira prozesu guztiaren protagonista), euskal musikan sakondu, euskararen alderdi ludikoa ezagutu, musikari ezagunen kontzertuaz gozatu eta inguruko herriak ezagutu.

Egonaldiak

Hasierara itzuli