Gazte egonaldiak 10-14 urte

Azken urteetan kokaleku desberdinak izan ditu Gazte Egonaldiak egitasmoak: Espejon (Araba), Arantzan (Nafarroa), Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Lekeition (Bizkaia). Aurten Nafarroara bueltatuko da, Ikastolen Elkarteak eskuratu duen Allo herriko aterpetxean burutuko da egonaldia.

Lizarraldean kokatuta, bertako inguruak, kultura eta jarduerak ezagutuko ditugu, herriak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz ekintza ludiko eta dibertigarrien bitartez.


HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdi autonomoa izan dezaten heztea.
  • Aisialdian ondo pasatuz zaletasun berrietara hurbiltzea.
  • Euskara eremu ludikora gerturatuz, aisialdian erabili dezaten, erabileran eragitea.
  • Egoera ludikoen bidez, aurrez-aurreko komunikazioa indartzea
  • Talde lanean sormen lanak burutzea.
  • Gazte taldeari euskarazko erreferenteak eskaintzea, adibidez euskal sortzaileak.

JARDUERAK

Sormenarekin lotutako ekintza ugari egingo dituzte, baina hortaz gain herriko inguruak baliatutz txango, ekintza eta irteera ugari burutuko dituzte: igerilekura, Urbasara, Montejurrara, ...

IZEN EMATEA

Epea martxoatren 2an irekiko da eta maiatzaren 8an itxiko. Eskaera kopurua gehiegizkoa bada, onarpenak ordainketa dataren arabera egingo dira, beti ere ikastola federatuetako ikasleek beste guztiekiko preferentzia izango dutelarik apirilaren 5a arte; data honetatik aurrera izen ematea guztiontzat zabalduko da. Udalekuetara joateko tokirik gabe geldituz gero , ordaindutakoa itzuli egingo zaizue.

 

 

KOKAPENA

TAHONA ETXEA

Raso plaza z/g

31262 Allo (Nafarroa)

Matrikulazio data: 
2020, Martxoa 2-tik 2020, Maiatza 3-ra
Ikastola federatuetako ikasleentzako prezioa: 
255 euro
Ikastola ez federatuetako ikasleentzako prezioa: 
290 euro

Txandak

Hasierara itzuli
2020/06/28-tik 2020/07/04-ra
2020/07/05-tik 2020/07/11-ra
2020/07/12-tik 2020/07/18-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

 

 

 
Tahona Etxea - Allo

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Gabon famili!!

Hementxe jarraitzen dugu Leketioz gozatzen, hondartzaz gain irlan eta errekan ere bainatu gara onezkero. Gonbidatuak ere izan dira gurean, bertsolari eta zinemagileekin gaubela ederrak izan ditugu. Aurretik ditugun bi egunak berdin gozatzea espero dugu. 

Hementxe egun hauetako argazki batzuk!!!!

Gabon familia!!!! 

Jada hasiak gara Lekeitio herria ezagutzen, portua, herriko plaza, hondartza... Bideoklip eta proiektuen lehen bideoak ere grabatzen hasi dira gure gazteak, zein ideia izango dituzte buruan??

Jarraituko dugu gure egonaldiaren berri ematen, bitartean guk bezain beste disfrutatu dezazuela!! Ongi izan!

Gazte egonaldietan ederto gabiltz!

Eguraldia alde dugula, Lekeitioko bazterrak nahasten: Hondartzan bainua, irlara bisita, jolasak, herritarrak ezagutu...

Gure sormena akzio guztietan lantzen gaude: bertsolarien bisita, gidoien prestaketa, desfilea, abestien lanketa....

Elkarlanean...bizipoza!!

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik