EUSKARA MUGARA

Astebeteko 4 txandatan garatuko da udaleku hau, Arabako Labarka (Assa ikastola) herrian. Euskara eta euskal kulturaren sustapena dira proiektu honen helburu nagusiak.

HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • Euskara jolasarekin, ondo pasatzearekin lotuz, erabileran eragitea.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.
  • Jolasaren bidez aurre-aurreko komunikazioan eragitea.
  • Jolasaren bidez talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz hainbat adierazpen kultural sortzea.
  • Araba Errioxako inguruak, pertsonak eta adierazpen kulturalak bizitzea
  • Araba Errioxako egoera soziolinguistikoa sentituz, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaz kontziente izatea.

JARDUERAK

Bizikidetza eta autonomia lantzeko aukera ematen duen egitasmoa da. Euskal Herriko errealitate eta inguru ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Astebeteko egonaldian, aisialdiaren eremuan kokatzen diren tailer, jolas, joko, kirol, irteera eta ur ekintzak egingo dira.

Egonaldiak

Hasierara itzuli