Euskara mugara 2007-2010 artean jaiotakoentzat

PDF icon Matrikulazio fitxa euskarazPDF icon Ficha de matriculación en castellanoPDF icon Fiche d'inscription en français

Astebetez Arabar Errioxako Lapuebla de Labarkan burutzen den udalekua. Haurrek herriko Assa Ikastolan hartzen dute aterpe eta Euskal Herriko mugako herri eta eskualde honetako baliabide kultural eta naturalez gozatuko dute. Mahastietan, upategietan eta Ebron ere euskaraz bizi gara!

HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea.
  • Euskara jolasarekin, ondo pasatzearekin lotuz, erabileran eragitea.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.
  • Jolasaren bidez aurrez-aurreko komunikazioan eragitea.
  • Jolasaren bidez talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz hainbat adierazpen kultural sortzea.
  • Arabar Errioxako inguruak, pertsonak, eta adierazpen kulturalak bizitzea.
  • Arabar Errioxako egoera soziolinguistikoa sentituz, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaz kontziente izatea.

JARDUERAK

Bizikidetza eta autonomia lantzeko aukera ematen duen egitasmoa da. Euskal Herriko errealitate eta inguru ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Astebeteko egonaldian, aisialdiaren eremuan kokatzen diren tailer, jolas, joko, kirol, irteera eta ur ekintzak egingo gira.

*Taula hau gutxi gora beherako eredu bat da, ez da aurtengo behin betiko programazioa.

2. TXANDA ITXITA!!

Matrikulazio data: 
2019, Martxoa 1-tik 2019, Maiatza 10-ra
Ikastola federatuetako ikasleentzako prezioa: 
245 euro
Ikastola ez federatuetako ikasleentzako prezioa: 
280 euro

Txandak

Hasierara itzuli
2019/06/30-tik 2019/07/06-ra
2019/07/07-tik 2019/07/13-ra
2019/07/14-tik 2019/07/20-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

 

ASSA IKASTOLA

MARI CRUZ SAENZ DIAZ, 3
01306 LABARKA
LABARKA

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Begirale bezela lan egin nahi duzu? 

ADI! Begirale Ikastaroan izena emateko epea laster itxiko da. Hemen eman dezakezu izena;

- Urretxindorra (Bilbo)

- Kirikiño (Bilbo)

- Ibaizabal (Durango)

Kaixo familia!

Konturatu gabe ostirala iritsi da eta gaur ekintza ugari izan ditugu ikastolan. Goizean tailer desberdinak eraman ditugu aurrera, bihar ikusteko aukera izango dituzuenak gainera.

Eta arratsaldea jolasten eman dugu, ze gustora gaudeen!

Kaixo familia!

Hemen gaude berriz ere egindakoa kontatzeko. Asteazkenean Vianako igerilekuetara joan giñen, baina zoritxarrez eguraldia okertu egin zen eta uste baino lehenago itzuli behar izan giñen Labarkara. Askaria hartu ondoren, jolas batzuk egin genituen arratsaldea aprobetxatzeko.

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik