Neguko sasoian mendiaz gozatu

NOIZ: (2 egunetako egonaldia/gau bat)

  • 2016ko urtarrila, otsaila eta martxoan.  

 BERRIKUNTZA: Egonaldiaz gain, ateraldia osatuko duen ekintza gehigarri batekin gatoz aurtengoan. Ikastolan saio bat eskainiko dugu elkarlanean ari garen beste eragile batzuekin. Info zabalagoa laster.

HARTZAILEAK:

(Hegoaldean)

  • LHko 5. eta 6. mailak

  • DBH eta Batxilergoko mailak

HELBURUAK:

Aisialdi taldeak antolatzen dituen egonaldietako helburu orokorrez gain, honakoak lituzke berezi egonaldi honek:

  • Mendiak eta mendizaletasunak gure kulturan izan duten garrantziaren transmisioan eragitea.

  • Kirol jarduera osasun iturri: ezaugarri fisiko, psikiko, sozial eta afektiboetan dituen onurak ezagutarazi eta bizitzea.

  • Hezkidetza kirol jardueretan: Neska eta mutilak bereizketarik gabe jarduera fisikoa ohitura egoki bezala lantzea ( ohitura egokiak landu).

  • Inguruaren zaintza eta ekologia: Inguruarekin kontaktuan egotean, berau errespetatzea.

IZEN EMATEA:

  • Eskaera egiteko nahikoa da mezu elektroniko bat idaztea azpiko helbideetara, honakoa zehaztuz: ikasle taldearen adina, kopurua eta aukeratutako datak.

KUDEAKETA ETA INFORMAZIO GEHIAGORAKO KONTAKTUAK:

Egonaldiak

Hasierara itzuli