ENJOY ENGLISH

Enjoy English aisialdiko eskaintzaren barruan kokatzen den programa da. Ikastolan egingo den ikastaroa da, udaleku irekiaren eskema izango du, jatorrizko ingeles hiztunak gidatuta.

Jolas, ipuin, eskulan eta abesti desberdinen bitartez jatorrizko ingeles hiztunek eta haurrek, era naturalean, harremanetan jartzeko aukera izango dute.

HELBURUAK

  • Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
  • Jolasaren bidez aurrez aurreko komunikazioan eragitea.
  • Jolasaren bidez talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.
  • Jatorrizko ingeles hiztunak izango ditugula baliatuz, atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.

JARDUERAK

PROGRAMA DIDAKTIKOA

IKASMATERIAL PROPIOAK sortzen eta erabiltzen ditugu. Hauek ahozko hizkuntza, ulermena, hizkuntz jarioa, ahoskera, hiztegia… lantzeko prestatuak  daude.

Proiektuka egiten da lan eta ariketa mota desberdinak proposatzen dira:

            - Gela barruko jolasak.

            - Ipuin kontaketak.

            - Antzerkiak.

            - Gelaz kanpoko jolasak.

            - Ekintza bereziak

            - Irteerak

            - Show

NORENTZAT

A taldeak: 2009-2011 artean jaiotakoentzat

B taldeak: 2005-2008 artean jaiotakoentzat.

Txandak

Hasierara itzuli
2017/06/26-tik 2017/07/21-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

NORBERE IKASTOLAN

*Ikastolaren baitan dago proiektuan parte hartzea.

*Baldintza orokorren eta ordainketen berri jakiteko, galdetu zure ikastolan.

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Oraindik ez dago albisterik

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik