ELKARREKILAN ZUBEROAN

Lurraldeen arteko zubia izan nahi du egonaldi honek. Horretarako, Zuberoan elkartuko ditugu iparraldeko eta hegoaldeko ikasleak, astebetez. Hezitzaileak ere erdiak iparraldekoak eta erdiak hegoaldekoak izango dira. Harremanak sustatzeaz gain, Zuberoako baliabide kultural eta naturalak ezagutarazteko baliatuko da egonaldia.

Hona hemen ezagutuko dituzte alderdi batzuk:

- Mauleko gaztelua eta lurraldearen kokapen historikoa.

- Euskalki desberdinen arteko ezagutza jolasak.

- Zuberoa eta 1. sektorearen ezagutza.

- Espartiñen produkzioa ezagutu.

- Aisialdia eta bertako sormen kulturala: EHZ festibala, Maskaradak, ezker pareta eta plaza librea, Xora edo Gartxot filmen emanaldiak, herri komunikabideak "Xiberoko Botza irratia"...

- Natur ondarea:

(Basabürüako gainak, Arbailako basoak, Kakueta eta Holtzarteko arroilak)

  • Bestetik, uda denez, Mauleko igerilekuan egonaldi luzeak egiteko aukera ere izango dugu.
 
 
 
    
 
 
 
 
Matrikulazio data: 
2018, Martxoa 1-tik 2018, Maiatza 11-ra
Ikastola federatuetako ikasleentzako prezioa: 
250 euro
Ikastola ez federatuetako ikasleentzako prezioa: 
285 euro

Txandak

Hasierara itzuli
2018/07/08-tik 2018/07/13-ra

Kokapena

Hasierara itzuli
Kokapenaren zehaztapena: 

Chateau de Libarrenx

Gotein-Libarrenx

64130 Mauleon Soule

Maule (Zuberoa)

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Amaitu dira udaleku eta egonaldi guztiak. Poz eta negar malko artean itzuli dira haur eta gazteak euren etxeetara. 

Asteburuan itxi ditugu 2017ko Udako Eskaintzako udaleku gehienak. Pozarren agurtu ditugu guraso eta gazteak.

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik