Aisiola

AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

AISIOLA Ikastolen Elkarteko begirale eskola da. Aisialdiko begiraleak heztea du helburu.

BEGIRALE TITULUA
Nori bideratuta? Hezkuntza arloko aisialdian interesa duten gazteak.

Sarrera baldintzak
• Praktikak burutzen diren urtean 18 urte beteta izatea
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea izatea.

Ikastaroaren egitura
Atal teorikoa: 150 ordu (urria-maiatza)
Atal praktikoa: 160 ordu (ekaina-abuztua)
Guztira: 310 ordu

Praktikak
Modulu teorikoa bukatu eta 4 hileko epean burutu behar dira.
Ikastolen Elkarteko udalekuetan zein beste elkarte batzuetan burutuko dira.

AISIOLA Euskal Herriko Begirale Eskolak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien aitortza dauka.
Aisialdirako hezkuntzak aitortza bikoitza du 419/1994 Dekretuak xedatutakoaren arabera: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte zuzendaritzarena eta Gazteria zuzendaritzarena.
Ikastaroa eginda titulu bikoitza lortzen da: Gazteria zuzendaritzaren begirale titulua eta Enplegu zuzendaritzaren “Haur eta Gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa” gaitasun ziurtagiria.

Non egin daiteke ikastaroa

Gipuzkoan

  • Aita Larramendi Ikastola (Andoain)
  • Aranzadi Ikastola (Bergara)
  • Oteitza Ikastola (Zarautz)
  • Inmakulada Lanbide (Tolosa)
  • Orereta Ikastola (Errenteria)
  • Arizmendi Ikastola (Arrasate)
  • San Benito Ikastola (Lazkao)
  • Urretxu-Zumarraga Ikastola (Urretxu)
  • Zubimusu Ikastola (Villabona-Zizurkil)
  • Orereta Ikastola (Errenteria)

Araban

  • Laudio Ikastola (Laudio)

Nafarroan

  • Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia)

 

Bizkaian

  • Kirikiño Ikastola (Bilbo)
  • Urretxindorra Ikastola (Bilbo)
  • Asti Leku Ikastola (Portugalete)
  • Seber Altube Ikastola (Gernika)
  • Ander Deuna Ikastola (Sopela)
  • Ibaizabal Ikastola (Durango)
  • Harrobia Ikastola (Bilbo)

PREZIOA

  • Ikastolen Elkarteko ikasleak: 430 €
  • Gainerakoak: 475 €

OHARRA: Ikastaroak antolatzeko gutxieneko ikasle kopurua beharrezkoa da.

EUSKADIKO KUTXA:

ES 49 3035 0122 881220012930 (Ikas Kultur Elkartea)

BBK

ES35 2095 0114 613830351430 (Ikas Kultur Elkartea)