ATZERRIKO EGONALDIAK

Uztailean aisialdiaz eta ingelesaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Egonaldiok 4 astez Ipar Irlandan egingo dira.

HELBURUAK

  • Kultura eta hizkuntza desberdin batean murgiltzea.
  • Atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea.
  • Pertsonen, kulturen eta herrien arteko elkarbizitza sustatzea. Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • Gaitasun komunikatiboa lantzea.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.
  • Aurrez aurreko komunikazioan eragitea.
  • Talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.

JARDUERAK

Proposamen honek familiekin elkarbizitza inplikatzen du eta elkarbizitza hau da egonaldiaren ardatza.

Ikasleek egunero, elkarteak edota hezitzaileek antolatutako kirol, sozial edota kultur ekintzetan parte hartuko dute. Ekintza hauek taldean eta askotan familiarekin eta bizilagunekin gozatzeko aukera izango dute. Honetaz gain Irlandako leku interesgarrienetara ere txangoak egingo dituzte.

Egonaldiak

Hasierara itzuli