Irlanda

ATZERRIKO EGONALDIETAN MATRIKULATZEKO, enjoy@ehi.ikastola.eus HELBIDERA IDATZI EDO (0034) 94.435.43.40 TELEFONORA DEITU.

Irlandan murgiltze programa berezia aurkezten dizue Ikastolen Elkarteak. Oranmore herriko Gaelscoil de hÍde ikastolarekin dugun elkarlanetik abiatuta, gazteek 4 astez ingeleraren eta Irlandar kulturaren lanketa sakona egiteko aukera izango dute, proiektu, ekintza eta txango desberdinen bitartez, programaren antolakuntzan inolako bitartekaririk gabe.

HELBURUAK

  • Kultura eta hizkuntza desberdin batean murgiltzea.
  • Atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea.
  • Pertsonen, kulturen eta herrien arteko elkarbizitza sustatzea.Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • Gaitasun komunikatiboa lantzea.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.
  • Aurrez aurreko komunikazioan eragitea.
  • Talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.

JARDUERAK

EKINTZAK 

Ikasleek egunero, elkarteak edota hezitzaileek antolatutako kirol, sozial edota kultur ekintzetan parte hartuko dute. Ekintza hauek taldean eta askotan familiarekin eta bizilagunekin gozatzeko aukera izango dute. Honetaz gain Irlandako leku interesgarrienetara ere txangoak egingo dituzte.

INGELERAREN LANKETA  

Ingeleraren lanketa Ikastolen Elkarteak bereziki prestatutako proiektuen bitartez burutuko da, eta praktikara eramango du ekintza eta jolas desberdinen bitartez.

  

NOIZ: 

Uztailean

NORENTZAT:

13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

IZEN EMATE DATA:

2017, Martxoa 1-tik / 2017, Apirila 28-ra

PREZIOA:

Egonaldia familiarekin:

Ikastolen Elkarteko ikasleek      2.500 €

Gainerakoek                             2.800 €

IZEN EMATEA:

idatzi enjoy@ehi.ikastola.eus helbidera edota deitu (0034) 94.435.43.40 telefonora.

Baldintza orokorrak izen emate fitxarekin batera azalduko dira.

ADI IBILI! PLAZAK MUGATUAK DIRA

OSTATUA

Ardura handiz hautatutako eta Gaelscoil de hÍde ikastolako familietan ostatu hartuko dute ikasleek, mantenu osoan.

PREZIOAN SARTZEN DENA

  • Hegaldiak
  • Garraioa aireportutik etxeetara
  • Familian ostatua (mantenu osoa)
  • Astean 17 orduko ingeles ikastaroa eta ikasmateriala (dagokionean).
  • Egun osoko lau ibilaldi.
  • Kirol Ekintzak
  • Ekintza sozialak eta kulturalak
  • Arduradunen laguntza
  • Bidaia asegurua
  • Argibide bilera

 

Bestelako informazioa

Hasierara itzuli
Informazio gehigarria

ASEGURUA

“Ikaseguruak” estaldura handiko multiasistentzia asegurua kudeatzen dugu ikasleentzat zein hezitzaileentzat. Honetaz gain, ikasle bakoitzak bere Europar Osasun Txartela tramitatu beharko du.

PASAPORTEA

Egonaldian parte hartzeko pasaportea ezinbestekoa da. Ikaslearen ardura da eguneratuta izatea.

Txandak

Hasierara itzuli
2017/07/05-tik 2017/08/02-ra

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

 Aurreko astean izen-ematea ireki eta jadanik Irlandara joateko talde erdia beteta dugu.

Jende eta kultura berriak ezagutzea gustatzen bazaizu eta sekulako esperientzia bizi eta zure ingeles maila hobetu nahi baduzu, ez galdu aukera paregabe hau. 

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik